XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dena dela, aspaldiko euskal izen zaharra gordetzen bada, ez: Bordele = Bordeaux, Akize = Dax, Rotxela = La Rochele... (oso gutxi dira).

Badira beste salbuespen batzuk ere:

- Euskal tradizioak euskaratu dituenak: Frantzia, Ingalaterra, Txina, Errusia...

- Beste hizkuntzetan ere itzulirik ematen direnak: Estatu Batuak, Sobietar Batasuna, Ekialde Hurbila...

c) Norberak nahi izanez gero, zilegi da erdal abizena euskal ortografiaz idaztea: Kintana, Bakero, Kastañares, Billoria...

d) Komillen ondoren

Komillak itxi ondoren, atzizkia, tarterik utzi gabe:

Demokraziaren bentajak, Liburu Azokako giroa, Interviun irakurri dut...

Baina: Jakin-en, Interviu-k...

e) Siglen ondoren

Atzizkia, tarterik utzi gabe.

ONUn, USAko, PCEtik, UEUra, EGBren, OLPrentzat...

f) Apostrofua (')

Idazkera zaharrean hainbeste erabiltzen zen apostrofua, batuan, bakarrik, hitz bat jan dela adierazteko erabiltzen da.

Agur t'erdi, zazpi t'erdiak...

3. HIZTEGIA

- Eman ezazu hitz hauen esanahia:

Arima
- gertakizun
- hogerleko
- barrabaskeria
- distiratsu
- lelotzar
- elbarri
- makulu
- txistera
- kakafrakas
- artaburu
- astakirten
- hankasoil
- zurrumurru.

- Zer adierazi nahi dute esamolde hauek:


Ziria sartu
- piperra baino serioago
- egundoko arinen
- zerez edo harez beteta
- herren guztiak osasunera etorri
- lehertu beharrez
.

- Berezko euskal espresio eta esamolde horietan aberastasun handia dago Kirikiñoren idazlanetan.

Ea aurreko antzerki motzean besterik aurkitzen duzun.